Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko abenduak 1, Astelehena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-05-09 | 19:38:46

AHT eta Euskal Megahiria

Mikel Alvarezek eta Iñaki Antiguedadek AHT gelditzeko arrazoiak eman zituzten Ordizian hitzaldian,

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana

Mikel Alvarezek eta Iñaki Antiguedadek AHT gelditzeko arrazoiak eman zituzten Ordizian hitzaldian,

AHT gelditzeko hamaika arrazoi daude: ekologikoak, sozialak, ekonomikoak,... Hori uste dute Mikel Alvarezek AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak eta Iñaki Antiguedad geologoak eta EHUko irakasleak. Alde batetik, ingurugiroari eragingo lizkiokeen kalte larriak daude; eta bestetik, Ordiziako hitzaldian behin eta berriz bi hizlariek nabarmendu zutenez, gizarte ereduaren arloan eragingo lituzkeen ondorioak daude. Eta azken horretan dago gakoa. Nora garamatza AHTk? Antiguedaden arabera, erokeriara. Ondo diseinatutako erokeria da, ordea. \"Eta zuei tokatu zaizuena da, pasoko herria izanda, ba kaka. Hiriburuetako jendearentzat AHT eta zuentzat kaka\", esan zien Ordiziako hitzaldira bildutakoei. Horrekin ordiziarrei eta goierritarrei adierazi nahi izan zien azpiegitura horrek zer ekarriko dien, \" baldin egitea lortzen badute\", esan zuen hitzez-hitz.
Bi hizlariak Ordiziako kultur etxean izan dira aste honetan Euskal Herrian inoiz egin den azpiegitura handienari buruz hitz egiteko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gonbidatuta. Hitzaldira eskualdeko herri ugaritako jendea inguratu zen.
Mikel Alvarezek adierazi zuenez AHT geldiaraztea bezain garrantzitsua da bere atzean gordetzen den gizarte proiektua erabat zalantzan jartzea. Lurralde ereduari dagokionez,esaterako; ikuskera guztiz kaltegarria dakar, bere esanetan.Alvarezek \"Euskal Megahiriaz\" hitz egin zuen, hori baita bere ustez azpiegitura erraldoi honen bultzatzaileen helburua: \"elkarren artetik ehundaka kilometrora dauden lurraldeak eta hiriak, baita lurralde transregionalak ere, megapoliak bihurtzeko aukera, jadanik Japonian gertatzen den bezala\".
Beste alde batetik, AHT bezalako azpiegitura-lan handietan naturaren mugak gainditzeko borondatea nabaria dela dio Elkarlaneko kideak, balore desarrollistak dituela, eta desoreka sozialak eragin ditzakeela. Dirua gutxiengo baten eskuetan pilatuko da, gainera.
Alvarezek nabarmendu zuenez AHT ez da egingo bertako jendearen beharrengatik, baizik hemendik kanpoko interesengatik baizik: \"1998az geroztik, EAEko agintari ekonomikoek eta politikoek \"Euskal Y\"aren eginkizunetan merkantzien garraioari lehentasuna emateko erabakia hartu dute, Euskadi-Akitania \"euroeskualdea\" logistika eta garraio eremu handia sustatzeko. Horren ondorioa azpiegiturak are gehiago ugaltzea da ûAHT, superportuak, autopista lerro berriak, plataforma logistikoak.... Lurralde hau Europako merkantzia-garraio fluxurik handienetakoak bilduko lituzkeen \"korapiloa\" izatera daramate: \"Trenek, errepideek eta terminalek Euskadi kontinente mailako garraio plataforma handi bihurtuko dute\",
Gezurra da,gainera, Alvarezen esanetan, AHTrekin kamioi kopurua jaitsiko dela:\" Politika hori ez dator inondik inora garraio bolumenak mugatzera, areagotzera baizik\".

Eta iritzi bera du Iñaki Antiguedadek ere. Horri buruz esan zuenez, \"AHT ez dator beste azpiegitura batzuk ordezkatzea. Egia bada AHTk ez dakit zenbat ibilgailu kenduko dituela errepideetatik zergatik ari dira orduan errepide gehiago eta gehiago egiten. Lagun batek esaten duen modura \"adikto\" batzuk direlako, egin eta egin. Baina non dago muga? Nonbaiten egon behar du muga, ezta?\", galdetu zuen bigarrenez.
Gaiarekin lotuta, duela egun gutxi Ordiziako Udalak etxez etxe AHTri buruz banatu duen eskuorria aipatu zuen eta orri horretan azaltzen diren datuek ez dutela oinarririk esan zuen eta \"tranpa\" egiten dutela zenbaki horiekin. AHT garraio jasangarria dela dio eskuorriak. Horri buruz Antiguedadek dioenez, \"AHT jasangarria bada, hemen gauzak oso modu desberdinean ulertzen ditugu batzuk eta besteek\".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Goierriko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.