Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko abuztuak 29, Ostirala

;2008-07-24;UDALA. Lazkaoko udalbatzak gaur egingo du uztaileko plenoa

Lazkaoko udalbatzak gaur egingo du uztaileko plenoa

lazkao Gaur arratsaldeko 19:00etan bilduko da Lazkaoko Udalbatza ohiko osoko bilkuran, udaletxean. Hirigintza gaien, udal langileen inguruko erabakiek eta gerontologikoari buruzko gai batek osatuko dute udalbatzarreko gai-zerrenda. Alkatetzak hartu dituen ebazpenen berri eman ondoren, Areria kulturunea eraikitzeko bi obra egiaztagiri jarriko dituzte onargai. Hirigintza gaiekin jarraituz, Enpaundi-gain aldean dagoen eraikina erosteko baldintzak eta erabakia eztabaidatuko dituzte. Bestetik, Txindoki gerontologikoa egiterakoan Lazkaoko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari doan utzi zion lursaila; baina orain akordio hura bertan behera uzteko asmoa mahairatuko du udal gobernuak, lursaila uzteko baldintzak aldatu direla iritzita. Azkenik, udaletxeko langileen lanpostuen balorazioaren berri emango dute, eta Udalhitz hitzarmenarena ondoren, galderekin bukatzeko.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.