Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-22;KIROLA. Ikasturte berrirako kirol eskaintza zabaldu du Lazkaoko kiroldegiak

Ikasturte berrirako kirol eskaintza zabaldu du Lazkaoko kiroldegiak

Lazkao Guztira 20 ikastaro izango dira datorren ikasturtean; tartean igeriketa, pilates edota soinketa.

a. apalategi

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak 2008-2009 ikasturterako kirol eskaintza zabaldu du. Guztira 20 ikastaro antolatu dituzte datorren denboraldirako. Besteak beste igeriketa, aerobika, soinketa edota pilates ikastaroak izango dira aukeran, adin eta ordutegi desberdinekin.

Igeriketari dagokionez bost talde osatuko dituzte, eta igeriketa arruntarekin batera errendimendukoa, haurdunaldikoa eta terapeutikoa ere eskainiko dituzte. Haurtxoentzako igeriketari dagokionez beste hiru talde izango dira. Aerobikean ere eskaintza zabala izango da, goizez, bazkalondoan, arratsaldean eta gauean emango baitituzte eskolak.

Mantenimenduko soinketan ere bi talde sortuko dituzte. Pilatesean ere beste bi talde izango dira, eta baita hirugarren adinekoentzako ikastaro bat bat ere.

Ikastaro horiekin batera berriago batzuk ere eskainiko ditu Lazkaoko kiroldegiak, hala nola batuka eta body pump, areto barruko txirrindularitza edota shorinjy kempo ikastaroak.

Izena emateko epea zabalik

Dagoeneko irekita dago ikastaro horietan izena emateko epea. Horretarako edo informazio gehiago jasotzeko Lazkaoko kiroldegira joan edo 943 08 51 93 telefono zenbakira deitu behar da.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.