
Lazkaoko gazteen udako topalekua
lazkao Lazkaoko Gaztelekuak udako antolatu duen egitarauak bidearen erdia egin du. 30 bat gaztetxo biltzen dira egunero Lazkaoko kultur etxean duten aretoan. Hainbat jolas eta tailer antolatzen dituzte, ispiluak, eskaiolazko figurak edo sakelako telefonoentzat zorroak egiteko. Irteerak ere egingo dituzte hurrengo asteotan: hilaren 15ean Donostiara joango dira, eta 22an Arkatxongo ur parkera. Uztailaren 24an bukatuko dute udako egitaraua, lagun arteko bazkariarekin.
Zinema
'Che, el argentino' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-10-06
Zinema
'Yo serví al rey de Inglaterra' filmea
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.