Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-06;ZUREA DA HITZA. 'Lamien basoa' dantza ikuskizuna Lazkaon udako ikastaroetan

Zurea da hitza

'Lamien basoa' dantza ikuskizuna Lazkaon udako ikastaroetan

Lazkao Donostiako Gero Axular dantza taldeak koreografia zaharrak eta berriak taularatu ditu, udako ikastaroen barruan.

joxepa madariaga irastortza

Asteartea, Lazkaoko plazako pilotalekua, gaueko hamarrak. 300 aulki ilaran jarrita, guztiak beteta. Jendea zutik ere bai. Haurrak, gazteak, helduak, euskaldun zahar eta berriak, erdaldunak, herritarrak, inguruetakoak eta, noski, Maizpideko ikasle-irakasleak, udako ikastaroetako partaideak.

Ordu eta erdiko emanaldi txukun, interesgarri eta dotorea eskaini zuten 60 bat haur dantzarik.

Haurrak, bai, oraindik gaztetxo ere ez diren neska eta mutilak, 8, 9, 10, 11, 12 urtekoak. Mutilak, bai, mutilak ere bai! Norbaitek motibazio lan ikaragarria egiten du horrelako mutil koadrila dantzan jartzeko. Hartuko genituzke Goierriko hainbat herritako dantza-taldeetan ere mutil dantzariak!

Musikariak zuzenean instrumentuak jotzen eta kantatzen (gitarrak, eskusoinua, biolina, alboka, dultzaina, txalaparta, txirula, txistua, mandolina...).

Ò«Belateko basoan adarbakar zuri eta begi urdina zegoela diote. Bere adarretik edaten zuten guztiak sendatzen omen zituen...». Ó

Lamiak, ontza, erraldoi basatiak... euskal mitologiako pertsonaiak dantzan, elkarrizketan, borrokan, elkarren etsai eta elkarren lagun.

Fandango eta arin-arinez gain beste hainbat dantza egin zituzten, koreografia polita osatuz.

Kultur eskaintza dotorea ikusiz majo gozatu genuen Lazkaon, Maizpide Euskaltegia, Lazkaoko Udala, Gipuzkoa-Donostia Kutxa eta batez ere Gero Axular dantza-taldeari esker.

Uda honetan ere izango da zer ikusia eta zerekin gozatua Lazkaon. Gonbidatuta zaudete guztiok. Eta emanaldi hauxe bera zuen herrira eramateko interesa baldin baduzue, aukera izango duzue eta aprobetxatu. Dantza-taldeetan dabiltzanentzat motibagarri eta inspirazio iturri izango da. Ez zaizue damutuko!

Zorionak eta segi horrelaxe lanean!

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.