Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-04;KIROLA. Garikoitz Bravo jarri da Bizkaiko Biran lidertzan

Garikoitz Bravo jarri da Bizkaiko Biran lidertzan

lazkao Bizkaiko Biran aurreneko etapa irabazi du Garikoitz Bravo (Azpiru-Ugarte) txirrindulari lazkaotarrak, eta bera da sailkapen orokorrean lider. Birako lehenengo etapan ezustekoa eman du, esprintean irabaziz. Jon Izagirre ormaiztegiarra laugarren saillkatu da, 15 segundora. Elite eta 23 urtez azpikoentzat lasterketa da Bizkaiko Bira, eta bai Bravo, bai Jon Izagirre debutariak dira afizionatuetan. Bravo eta beste bi iheskide iritsi ziren helmugara, eta esprintean garaile atera zen lazkaotarra. Tropela 27 segundora sartu zen. Igandean bukatuko da Bira Bilbon.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.