
'Gronholm metodoa' antzezlana eskainiko du gaur Txalo taldeak
Lazkao Udako ikastaroen barruan eskainiko dute antzezlan txalotu hau; lau aktore ezagun igoko dira plazako eskenatokira.
a. apalategi
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak antolatu duen udako egitarauaren barruan, Gronholm metodoa antzezlana ikusteko aukera izango da gaur gaueko 22:00etan, herriko plazan. Txalo konpainiak urte honen hasieran aurkeztu zuen obra ezagunaren euskarazko egokitzapena, eta harrezkero, herriz herri ibili dira emanaldiak eta saioak eskaintzen.
Lau aktore ezagun igoko dira plazako eskenatokira: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Itziar Ituño. Laurak, multinazional batean lan egiteko hautagaiak dira, baina enpresara iristean, hautaprobarako metodo berezi bat erabiltzen dutela ikusiko dute.
'Euskaraz Bai' erakusketa
Bestalde, udako ikastaroen barruan, Euskaraz Bai erakusketa zabalduko dute astelehen iluntzeko 19:00etan. Aurkezpenean, Kontseiluko Zigor Etxeburua eta San Benito ikastola, Goierriko Euskal Eskola eta Maizpideko ordezkariak izango dira. Kultur Etxean egongo da ikusgai, ostiralera arte.
Musika
Txinparta abesbatza
LAZKAO, Areria kulturgunean - 2008-12-05
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.