Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko uztailak 25, Ostirala

Azken ordukoak

2007-12-21 | 14:20:51

Joseba Belokik agur esan du

Txirrindularitza profesionala utzi egingo du lazkaotarrak

Egoerari kontra egin nahian urtebete igaro duela aitortu ondoren, profesional mailako txirrindularitzatik badoala iragarri du Joseba Belokik gaur, Gasteizko hotel batean eman duen prentsaurrekoan. Urtebete bizikletan lehiatu ezinik igaro ondoren, hunkituta eta malkotan eman du albistea Belokik berak.

Ez du erantzunik

Joseba Beloki txirrindulariak bihar argituko ditu etorkizunerako dituen asmoak

2007-12-20 | 13:01:45

Joseba Beloki txirrindulariak bihar argituko ditu etorkizunerako dituen asmoak

Denboraldian kirol lehiaketetatik kanpora egon da

Joseba Beloki txirrindulariak (Lazkao, 1973) bihar, ostirala, zehaztuko du kirol arloan zer egiteko asmoa daukan etorkizunean. Komunikatu bat irakurriko du Belokik Gasteizen, bere egoera argitzeko. Azkeneko denboraldian lehiatu gabe egon da txirrindulari lazkaotarra, bere izena Puerto auziko paperetan agertu ondoren.

Ez du erantzunik

2007-12-03 | 13:02:49

345 korrikalari eta "kirol maila ona" Lazkaoko Antzar krosean

Txindoki atletismo taldeko kideek lau garaipen lortu zituzten

Eguraldi onak lagunduta eta jendetzaren aurrean ospatu zen atzo Lazkaoko VI. Antzar Krosa. Guztira, 345 lagunek parte hartu zuten maila ezberdinetan, eta antolatzaileak gustora agertu dira, bai partehartzearekin eta baita korrikalarien mailarekin ere. Goierritarrei dagokionean, Txindoki atletismo taldeko kideek maila ona erakutsi zuten, eta lau lasterketa irabazteaz gain, gainontzeko maila guztietan ere podiumeko postuetan sartzea lortu zuten. Helduen mailan, Asier Cuevas (gizonezkoetan) eta Rosi Talavera (emakumezkoetan) izan dira nagusi. Goierritarrei dagokionean, Ylenia Moralesek (infantilak), Oier Calvillok (alebinak), Asier Insaustik (kadete eta seniorrak) eta Eñaut Insaustik (junior eta jubenilak) garaipena bana lortu zuten.

Erantzun 1

Udal gobernua osatzeko akordioa lortu dute EAJk eta EBk

2007-11-28 | 12:29:23

Udal gobernua osatzeko akordioa lortu dute EAJk eta EBk

Elkarlanerako konpromisoa hartu dute bi aldeek; EB-Berdeak taldeak batzorde bat hartuko du

Lazkaoko udal gobernua osatzeko akordioa sinatu zuten atzo EAJ eta EB-Berdeak alderdiek. Akordio honen aurreneko ondorioa, udal batzorde berri bat sortzea izango da; hala, EB-Berdeak taldeko Iñaki Saldañak hartuko du Ingurumen eta garapen jasangarrirako batzordearen ardura. Hartu dituzten hamahiru konpromisoen artean, "errespetuan eta komunikazioan" oinarritutako elkarlana nabarmendu zuten bi aldeek. "Bakea eta erabakitzeko eskubidea" defendatzeko asmoa ere agertu dute, eta Ibarretxe lehendakariaren proposamena defendatu eta Konpondu programan parte hartuko dute. Etxebizitza izango da akordioaren beste puntu garrantzitsuetako bat. Bizigune programa herrian sustatu eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmenak sinatzeko intentzioa agertu dute bi aldeek.

Ez du erantzunik

AHTren inguruan «manipulazioa eta gezurrak» zabaldu izana salatu dute

2007-11-23 | 11:04:50

AHTren inguruan «manipulazioa eta gezurrak» zabaldu izana salatu dute

Elkarretaratzea egin eta proiektuaren kalteez ohartarazteko erakusketa jarri zuten atzo Lazkaon

Abiadura Handiko Trenaren proiektua dela eta, Eusko Jaurlaritzak azken asteotan zabaldutako informazioa «propaganda zaborra» dela salatu du AHT Gelditu elkarlanak, eta Jaurlaritzak «gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioa» erabili dituela dio, proiektua justifikatzeko. Hau guztia salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Lazkaon. "Zuek zarete arduradun nagusiak. Inposaketarik ez!" lema zeraman kartelaren atzean, dozenaka lagun bildu ziren. Bestalde, AHTak izango duen eraginaz informazioa emateko erakusketa ere jarri zuten plazan, trena irudikatzen zuen muntaia batekin.

Ez du erantzunik

Adinekoentzako Txindoki zentroa ireki dute herritarrentzat

2007-11-17 | 12:54:29

Adinekoentzako Txindoki zentroa ireki dute herritarrentzat

Ataun, Lazkao eta Olaberriako ehun lagun inguruk bisitatu zuten egoitza berria

Ataun, Lazkao eta Olaberriako adinekoei zerbitzua emango dien Txindoki gerontologikoa herritarrentzat ireki dute gaur goizean. Bisita honetara joan diren ehundik gora goierritarrek egoitza berria "oso dotorea" dela nabarmendu dute. Gehienei, dituen leiho handiak eta argitasuna gustatu zaie. Laister hasiko da martxan gerontologikoa, eta ehundik gora lagunei emango die egoitza zerbitzua; eguneko zentroa ere bertan izango da.

Ez du erantzunik

2007-11-13 | 13:19:04

Txindoki gerontologikoa herritarrentzat irekiko dute larunbatean

Bi urteren ondoren bukatu dituzte egoitza eraikitzeko lanak

Lazkaoko Txindoki gerontologikoaren lanak bukatu dituzte dagoeneko, eta larunbat honetan, herritarrentzako bisita gidatua egingo dute. Gerontologiko berriak Lazkao, Ataun eta Olaberriako adineko 128 lagunei emango dio zerbitzua, eta egoitzaz gain, eguneko zentroa ere izango du. 8 milioi eurotik gorako aurrekontua izan dute eraikuntza lanek.

Ez du erantzunik

Jendetza bildu da Lazkaon Realeko jokalarien entrenamendua ikusteko

2007-10-23 | 14:05:30

Jendetza bildu da Lazkaon Realeko jokalarien entrenamendua ikusteko

Realeko jokalariak Lazkaoko Domarda elkartean daude orain

Realeko jokalarien entrenamenduarekin hasi da gaur Lazkaoko Kirol Astea. Entrenamenduak ikusmin handia sortu du herritarren artean, eta Arizti Handi zelaia bete egin da goizean zehar. San Benito ikastolako haurrek ere jai hartu dute goiza bertara joateko. Jokalariak, 10:00etan hasita, bi orduz aritu dira entrenatzen. Ondoren, zaletuekin argazkiak atera eta autografoak sinatu ondoren, jokalariak Domarda elkartera joan dira, mokadutxo bat egitera.

Ez du erantzunik

Agenda

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-25

Festak

Santa Ana jaietako egitaraua
ORDIZIA, Ordizianko Gaztetxean eta Txosna gunean - 2008-07-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.