Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-04-30 | 13:36:04

Festak

Lazkaomendiko taldeak errebantxa hartu du, herri kirol saioa irabazita

Bihar bukatuko dira Lazkaoko San Prudentzio jaiak

Koadrilen eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, Lazkao eta Lazkaomendiko gazteen arteko herri kirol saioa izan da. Iaz, kaletarrak izan ziren nagusi, baina aurten, errebantxa hartu du Lazkaomendiko taldeak. Besteak beste, aizkoran, harrijasotzen, trontzan, txingatan edota asto karreran aritu dira. Apustuak ikusmina sortu du herritarren artean, eta jende ugari bildu da plazaren bueltan.

Gaurko koadrila egunaren ondoren, bihar bukatuko dira Lazkaoko San Prudentzio jaiak. Goizean, Eskualdeko Igeri Txapelketa jokatuko da kiroldegian. Ondoren, Bakailo lehiaketa herrikoia egingo dute plazan. Arratsaldean berriz, Dantza Libreko txapelketa jokatuko da. Eguna bukatzeko, mariatxiek emanaldia eskainiko dute gauean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Lazkaomendiko taldeak errebantxa hartu du, herri kirol saioa irabazita

Herri kirol saioa, gaur.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.