Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2008ko urriak 13, Astelehena

2007-12-20 | 13:01:45

Txirrindularitza

Joseba Beloki txirrindulariak bihar argituko ditu etorkizunerako dituen asmoak

Denboraldian kirol lehiaketetatik kanpora egon da

Joseba Beloki txirrindulariak (Lazkao, 1973) bihar, ostirala, zehaztuko du kirol arloan zer egiteko asmoa daukan etorkizunean. Komunikatu bat irakurriko du Belokik Gasteizen, bere egoera argitzeko. Azkeneko denboraldian lehiatu gabe egon da txirrindulari lazkaotarra, bere izena Puerto auziko paperetan agertu ondoren.

Hiru aldiz lortu du Joseba Belokik Frantziako Tourrean podiumera igotzea bere kirol ibilbidean. 1998an hasi zen profesionaletan, Euskadi taldean. Gerora, 2000n eta 2001ean hirugarren amaituko zuen Tourra, eta 2002an bigarren. 2003an hasi zitzaion gaurdaino iraun dion zoritxarra, Tourrean La Rochette mendatea jaisten ari zela erori (9. etapan) eta aldaka hautsi zuenean.
2006an, Liberty Seguros taldean ari zela, Puerto auziko paperetan nahasita agertu zen bere izena, eta taldekideekin batera lehiaketetatik kanpora geratu behar izan zuen, nahiz frogatu gabe dagoen ustezko dopin kasurik.
Beloki Euskadin, Festinan, Oncen, Brioches La Boulangeren eta Libertyn ibili da txirrindulari profesional garaian.
Bihar, ostirala, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Lakua hotelean, argituko du etorkizun hurbilean zer egingo duen txirrindularitzarekin.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Joseba Beloki txirrindulariak bihar argituko ditu etorkizunerako dituen asmoak

Joseba Beloki, 2006ko apirilean Seguran, Euskal Herriko Itzuliko 3. etapa hasi zen tokian.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.