
2006-06-08 | 11:59:36
Futbola
Josu Sarriegi lazkaotarrak Athletic-en jokatuko du datozen lau denboraldietan
Alavesi milioi bat euro ordaindu diote bilbotarrek defentsa kontratatzerakoan
Josu Sarriegi futbolari lazkaotarrak Bilboko Athletic taldean jokatuko du, Alavesetik fitxatu ondoren. Milioi bat euro kosta zaie defentsa goierritarra erostea. 2010. urtera arte elastiko zuri-gorriarekin ariko da Sarriegi San Mamesen.
Josu Sarriegi (Lazkao, 1979), herriko futbol taldean hasi zen futbolean jokatzen. Beasainetik pasa ondoren fitxatu zuen Alavesek, eta bigarren taldean jardun zuen (Alavesek UEFAko finala Liverpoolen kontra jokatu zuenean ordezkoen aulkian eseri zen Sarriegi). Gasteizko taldeak utzita Eibarren aritu zen, 2. Mailan. Atzera Alavesera itzulita, lehen taldearekin 1. Mailara igotzea lortu zuen, eta guztira 35 partida jokatu ditu goren mailan (2 gol sartuz).
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.