
2006-06-08 | 11:59:36
Josu Sarriegi lazkaotarrak Athletic-en jokatuko du datozen lau denboraldietan
Alavesi milioi bat euro ordaindu diote bilbotarrek defentsa kontratatzerakoan
Josu Sarriegi futbolari lazkaotarrak Bilboko Athletic taldean jokatuko du, Alavesetik fitxatu ondoren. Milioi bat euro kosta zaie defentsa goierritarra erostea. 2010. urtera arte elastiko zuri-gorriarekin ariko da Sarriegi San Mamesen.
2006-05-17 | 18:43:49
Josu Sarriegi euskal selekziora deitu dute, Galesen aurkako igandeko partidarako
Salva Iriarte beasaindarra, berriz, Galeseko selekzioaren aulkian egongo da
Alaves 2. Mailara jaisteak eragindako zapore mikatza zertxobait gozatzeko edo, Josu Sarriegi lazkaotarra Euskadiko selekzioaren partaide izango da datorren igandean. 27 urteko defentsa zentrala lehenengo aldiz deitu dute euskal selekziora.
2006-05-02 | 18:18:06
Lazkaoko festetan gizonezko bat atxilotu dute, 28 sakelako telefono gainean zituela
Salaketa ugari izan dira lapurretagatik
Amaitu berri diren Lazkaoko San Prudentzio jaietan lapurreta ugariren berri zabaldu da. Karterak eta sakelako telefonoak izan dira lapurren helburu handienak. Igande goizaldean gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Lazkaon, soinean 28 mugikor, bi kartera eta 506 euro dirutan zituela.
2006-04-29 | 13:05:07
Haurren eguna ari dira ospatzen Lazkaon
Puzgarriak eta umeentzako kart-ak izan dira goizean
Umeen eguna da gaur Lazkaon, San Prudentzio festen barruan. Ekitaldi ugari izango da egun osoan haurrentzako. Goizean puzgarrietan eta kart pistan ibili dira. Arratsaldean infantil eta alebin arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako jokatuko dute pilotalekuan. Iluntzean sardina jana eta patata tortila lehiaketa izango dira.
2006-04-25 | 20:15:58
Argindar transformadore batek su hartu du Lazkaon, zenbait gune argirik gabe utziaraziz
Mikelar kaleko estazioan sutea piztu da
Lazkaoko zenbait auzune argindarrik gabe geratu dira gaur arratsaldeko 18:45 inguruan, Mikelar auzoan kokatuta dagoen transformadore batek su hartu ondoren. Ordu horretan eztanda baten zarata entzun da, eta berehala ketza hasi da ateratzen lurpean kokatutako transformadoretik. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sute txikia itzaltzera.
2006-04-22 | 18:00:45
Mozorro eguna ospatzen ari dira Lazkaon
Atzoko pilota partidan Irujo eta Eulate nagusitu ziren
Lazkao bete-betean sartu da jai giroan. Gaurkoa, mozorro eguna dute, eta arratsalderako hasi dira aurreneko koadrilak kalera ateratzen. Atzoko egunaren protagonista nagusia, Joxemiel Barandiaran kiroldegian jokatu zen ppilota partida izan zen. Irujo eta Eulate 22-20 nagusitu zitzaizkien Titin III.a eta Goņi III.ari
2006-04-10 | 11:43:57
Gizon bat hil da Agauntza errekan
75 urteko lazkaotarra arrantzan ari zela erori da errekara
Gaur goizeko 8:15ean agertu da hilda 75 urteko A.M.I. lazkaotarra. Arrantzan ari zen Lazkaoko Zubierreka industrialdeko zubian, ondoezak eman eta errekara erori denean. Ertzaintzako iturriek adierazi dutenez, lekuko bat jaitsi da errekara, eta gizona hilda zegoela ikusi du. Larrialdi zerbitzuetara deitu ondoren, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat gerturatu dira.
2006-03-31 | 18:55:33
Garikoitz Mujikari lehen ongietorria egin diote herrian
Presoen egoerak "nabarmen" okerrera egin duela salatu du
Ostegun gaueko 20:00etan utzi zuen Garikoitz Mujikak Valdemoroko espetxea. Lazkaora iritsi orduko, goizeko ordubata inguruan, herritar ugarik lehen ongietorria egin zioten.
Musika
Txinparta abesbatza
LAZKAO, Areria kulturgunean - 2008-12-05
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.