
2007-04-20 | 13:30:32
Beneditarren artxiboa Lazkaon geldituko da, eraikin berri batean
Lazkaoko fraideek Foru Aldundiarekin eta Udalarekin sinatu dute finantziazio akordioa
Lazkaoko fraide beneditarren artxiboa Lazkaon geldituko da. Foru Aldundiarekin eta Udalarekin lortutako akordioaren arabera, artxiboak egoitza berria izango du Lazkaoko komentuaren ondoan. Horretarako 720.000 euro erabiliko dituzte. Zatirik handiena, Aldundiak ordainduko du (600 mila euro). Gainontzeko kopurua berriz, Lazkaoko Udalak hartuko du bere gain.
2007-02-10 | 12:52:16
"Epaiketa politikoak eteteko" eskatu dute Lazkaoko kaleetan
Ehun lagun inguruk manifestazioa egin zuten atzo "eskubide zibil eta politikoen alde"
"Eskubide zibil eta politikoen alde" lemapean, ehun bat herritarrek "epaiketa politikoak eteteko" eskatu zuten atzo Lazkaoko kaleetan. Jarrai, Haika eta Segi "erakunde terrorista" izendatu izana, "independentziaren alde egiteko aukera kriminalizatzea" dela salatu zuten. Gainera, Haika-Segi eta Udalbiltzaren aurkako prozesuetan auzipetuta dauden Garikoitz Mujika eta Urko Irastorza lazkaotarrei elkartasuna adierazi zieten manifestariek.
2006-11-22 | 13:11:15
Fundiciones Lazkaoko langileek "soldatak eguneratzeko" eskatu dute
CCOO sindikatuak salatu duenez, "bi soldata zor zaizkie langileei"
Fundiciones Lazkaoko langileak hiru eguneko greba egiten ari dira. Maiatzetik hona, bi soldata atzeratuta dituztela eta "hirugarren bat atzeratzeko bidean" dela salatu dute. Hau dela eta, CCOO sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Ordizian, zuzendaritzari "soldatak eguneratu ditzatela" eskatzeko. Egoerak konponbiderik ez badu, abenduan beste hiru eguneko greba bat egitea aurreikusten dute.
2006-07-26 | 15:36:45
Beloki errugabea dela dio auzitegiak
Ez dute lazkaotarraren kontrako neurri legalik hartuko
Madrilgo Auzitegiak hainbat txirrindulariri bidalitako ohar batean dionez, Joseba Belokik eta Astana Wurth taldeko beste hainbat kirolarik ez dute zerikusirik Puerto auziarekin. Honenbestez, errugabetzat jo ditu eta ez du haien aurkako neurri legalik hartuko.
2006-07-04 | 17:28:47
Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du bihar Lazkaon
XXXII. Udako Euskara Ikastaroen barruan joko du oņatiarrak
Ruper Ordorika musikari oņatiarrak kontzertua eskainiko du bihar Lazkaon. Maizpide euskaltegiak antolatutako XXXII. Udako Euskara ikastaroen barruan joko du. Kontzertua, gaueko 22:00etan izango da Lazkaoko Euskadi plazan. Sarrera dohan izango da.
2006-06-09 | 18:01:25
Mila etxe egitea aurrikusten dute Arau Subsidiarioek
Atzoko plenoan onartu ondoren, alegazioak aurkezteko epea irekiko dute laster
Lazkaoko udalbatzak argi berdea eman die Arau Subsidiario berriei. Hauetan aurrikusten denez, Lazkaon mila etxebizitza berri egingo dituzte datozen zortzi urteetan. Etxe gehien izango dituen Eremua Iturgaitzakoa da, 436 etxe egingo baitituzte bertan. Ondoan, Orobione atzean, dagoeneko hasiak dira eraikiko dituzten 90 etxetatik 24 egiteko lanak.
2006-06-08 | 11:59:36
Josu Sarriegi lazkaotarrak Athletic-en jokatuko du datozen lau denboraldietan
Alavesi milioi bat euro ordaindu diote bilbotarrek defentsa kontratatzerakoan
Josu Sarriegi futbolari lazkaotarrak Bilboko Athletic taldean jokatuko du, Alavesetik fitxatu ondoren. Milioi bat euro kosta zaie defentsa goierritarra erostea. 2010. urtera arte elastiko zuri-gorriarekin ariko da Sarriegi San Mamesen.
2006-05-17 | 18:43:49
Josu Sarriegi euskal selekziora deitu dute, Galesen aurkako igandeko partidarako
Salva Iriarte beasaindarra, berriz, Galeseko selekzioaren aulkian egongo da
Alaves 2. Mailara jaisteak eragindako zapore mikatza zertxobait gozatzeko edo, Josu Sarriegi lazkaotarra Euskadiko selekzioaren partaide izango da datorren igandean. 27 urteko defentsa zentrala lehenengo aldiz deitu dute euskal selekziora.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.