Edukira joan

Goierriko Hitza

Lazkao
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Lazkaoko PSEren egoitza berriz ireki dute, lau hilabeteko lanen ondoren

2009-06-30 | 19:38:24

Lazkaoko PSEren egoitza berriz ireki dute, lau hilabeteko lanen ondoren

Otsailaren 23an bonba bat lehertarazi zuen ETAk Lazkaoko sozialisten egoitzan; berrikuntza lanak bukatuta, berriz ireki dute.

Lau hilabetez berrikuntza lanetan aritu ondoren, berriro zabaldu dute Lazkaoko PSEren egoitza. Gaur iluntzean egin dute irekiera ekitaldia, PSE-EEko ordezkariak eta Lazkaoko militanteak bertan zirela. Herriko etxea erabat txikituta gelditu zen otsailaren 23an, ETAk bonba bat lehertarazi zuenean. Hauteskundeen atarian egindako eraso hark, nahasmen handia sortu zuen herrian, eta baita Euskal Herriko politikagintzan ere. Besteak beste, Rafaela Romero, Iņaki Arriola, Jesus Egiguren eta Joan Manuel Serna izan dira ekitaldi honetan.

Ez du erantzunik

Garikoitz Bravo bigarren sailkatu da Espainiako erlojupeko txapelketan, 23 urtez azpiko mailan

2009-06-26 | 16:48:19

Garikoitz Bravo bigarren sailkatu da Espainiako erlojupeko txapelketan, 23 urtez azpiko mailan

Aser Estevez (Galizia) irabazleak baino 25 segundo gehiago behar izan du 29 kilometroko ibilbidea pasatzeko

Garikoitz Bravo txirrindulari lazkaotarrak zilarrezko domina lortu du Espainiako erlojupeko txapelketan, 23 urtez azpikoen mailan. Atzo Santoņan (Kantabria, Espainia) jokatu zen txapelketan Aser Estevez (Galizia) irabazleak baino 25 segundo gehiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bravo Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun atera da aurten erlojupekoan, eta sasoiko dagoela erakutsi du Espainiakoan.

Ez du erantzunik

Juan Joxe Agirre beneditarren artxibozainari eman diote ’Manuel Irujo Saria’

2009-06-06 | 17:07:42

Juan Joxe Agirre beneditarren artxibozainari eman diote 'Manuel Irujo Saria'

Berrogei urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lana saritu dute

Juan Joxe Agirre Lazkaoko beneditarren komentuko artxibozainari eman diote gaur Lizarran (Nafarroa) 'Manuel Irujo Saria'. Berrogei urtean egindako "lan isilarengatik" eman diote saria, eta urte horietan guztietan 200.00 dokumentu baino gehiago pilatu ditu Agirrek bere artxiboan.

Ez du erantzunik

Lazkaok plaza bateko aldearekin irabazi du Lazkaomendiren kontrako gizon proba

2009-05-04 | 13:33:31

Lazkaok plaza bateko aldearekin irabazi du Lazkaomendiren kontrako gizon proba

Herriko bi taldeen arteko erronkak ikusmin handia sortu zuen atzo, eta jendetza bildu zen Lazkaomendin

Lazkaomendiko festek argazki berezia utzi dute aurten. Izan ere, joan den urtean herriko gazteak astoaren kontrako lehian aritu baziren, aurten herriko bi talderen artean egin dute gizon proba. Erronkak ikusmina sortu zuen eta herritar ugari bildu zen atzo Lazkaomendin. Lazkaomendiko taldeak, 31 plaza egin zituen, denera, 784 metro. Lazkaotarrek berriz, plaza bat gehiago egitea lortu zuten, denera 817 metro eginda. Datorren urterako, errebantxa hartzeko gogoarekin gelditu dira Lazkaomendikoak.

Ez du erantzunik

2009-04-28 | 12:38:56

Zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon

Goizean San Prudentzio ermitara prozesioa egin dute, dantzariek eta txistulariek lagunduta

Azkenean eguraldia portatu da eta ehun bat lagun atera dira goizean, San Prudentzio eguneko prozesioan. Ermitarainoko bidea oinez egin dute, dantzariek eta txistulariek lagunduta. Behin ermitara iritsitakoan, agurra egin diote dantzariek San Prudentziori.

Ez du erantzunik

Euripean ari dira ospatzen Lazkaon jaietako lehen eguna, mozorrotuena

2009-04-25 | 16:51:46

Euripean ari dira ospatzen Lazkaon jaietako lehen eguna, mozorrotuena

Eguerditik aurrera kalera irten dira lagun taldeak, mota askotako jantziekin

Euria, lanbroa dute lagun goiz-goizetik lazkaotarrek gaur. San Prudentzio jaiak atzo iluntzean hasi ondoren, gaurkoa (larunbata) mozorrotuen eguna dute. Eguerdi partean hasi dira lagun taldeak eta norbanakoak kalera irteten, gehien-gehienak mozorrotuta, ohiturak tradizio handia duela beste behin agerian utziz.

Ez du erantzunik

2009-04-17 | 13:10:00

Madalena auzoko garajeen zozketa maiatzaren 6an egingo dute

Denera 36 aparkaleku zozkatuko dituzte; eskaerak egiteko epea asteazkenean bukatuko da.

Lazkaoko Santa Madalena auzoan lurpeko aparkalekuak egiten ari dira. Denera 36 garaje plaza egingo dituzte, eta hauetakoren bat lortu nahi duenak, maiatzaren 6an egingo den zozketan parte hartu beharko du. Horretarako, hilaren 22a baino lehen eman behar da izena. Etxez etxe banatu duten informazio orrian dagoen formularioa bete eta Lazkaoko udaletxeko erregistrora jo behar da.

Ez du erantzunik

Jendetza bildu du ikasleen Elkartasun Festak

2009-03-27 | 19:00:42

Jendetza bildu du ikasleen Elkartasun Festak

Elkartasun Asteko egitaraua bukatzeko, ikastolako ikasleek jaialdia eman dute Areria zineman

Arratsaldeko festa jendetsuarekin itxi dute San Benito Ikastolako ikasleek aurtengo Elkartasun Astearen egitaraua. Seietan hasi da festa; ordurako gurasoek eta senideek beteta zituzten Areria zinema aretoko haulkiak. Jaialdia trikiti doinuekin lagunduta hasi dute gaztetxoek. Aurkezpena, berriz, bertsoak eta olerkia uztartuz egin dute. Segidan kantaldia, musika saioa eta ikasleen antzezlana eskaini dituzte. Jaialdia bukatzeko, ikasle guztiek ikastolaren kanta abestu dute elkarrekin.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-07-03

Ikus-entzunezkoa

Ikusentzunezko emanaldia
LEGAZPI, Azokan - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.